© Pint of Science, 2026. All rights reserved.
Fotopolimerizazioa (EUS)
Ander Leiza Balda
(POLYMAT)
Irati Celada Cubero
(POLYMAT)
Fotopolimerizazioa argi bidezko prozesu kimiko bat da, non konposizio likidoa duen material bat argiarekin irradiatzerakoan solidifikatzen den. Besteak beste, gel-azazkaletan, 3D inprimaketetako edota hortz-erretxinetan erabiltzen da. Horrez gain, kontrol zehatza izateko aukera ematen du, energia-kontsumoa murrizten du eta hondakinak minimizatzeko aukera paregabea da. Hau dela eta, teknologia honek materialen fabrikazioan berrikuntzak sortarazi ditu, hala nola, medikuntzan, teknologian eta jasangarritasunean eragina izanez.
Creado con IA
Nerbio-sistema hackeatzen (EUS)
Iñaki Ortego Isasa
(Tecnalia)
Nerbio-sistemaren jarduera neurtzeko teknikak deskribatuko dira, hala nola EEGa eta EMGa, baita nerbio-sistema modulatzeko estimulazio elektromagnetikoko hainbat estrategia ere. Hainbat eragileren parte-hartzearekin, Euskadin bertan %100 garatutako proiektuak aurkeztuko dira, eta alor honetako etorkizuneko perspektibak azalduko dira. Era berean, neuroteknologiaren alderdi etikoak ere jorratuko dira.
Creado con IA
Muskulua: biktima edo konplizea da AEAn? (EUS)
Amaia Elicegui Aguirre
(IIS Biogipuzkoa)
Alboko esklerosi amiotrofikoan (AEA, ELA gaztelaniaz), borondatezko mugimenduak kontrolatzen dituzten neuronak hil eta muskuluak ahuldu egiten dira. Beti pentsatu izan da muskuluak neuronen konexioa galtzearen ondorioz atrofiatzen direla, kablea moztean itzaltzen den bonbilla bat bezala. Hala ere, orain badakigu muskulua ez dela biktima bat soilik: izan ere, gaixotasunaren hasieran edo progresioan rol aktibo bat izan dezakeela ikusi dugu azken urteetan. Horregatik, gure taldean muskulua ikertzen dugu AEA gaixotasunean, jakiteko ea gai den neuronak gaixotzen edo hiltzen amaitzen duten mezulari kaltegarriak bidaltzeko.
Creado con IA
Map data © OpenStreetMap contributors.