otros eventos Ondarroa

Etxerako teknologia.

Eventos pasados - 2024
mar 14 may Etxerako teknologia.
KIRRIXKI taberna, Nasa kalea 3
48700, Ondarroa
Gaur egungo bi arazotarako konponbide teknologikoen bilaketa azalduko digute.                                                                - Hidrogenoea garraiatzeko material edo aleazio berriak nola bilatzen eta aurkitzen diren.                                                  - Urtean sortzen diren milaka miloi laten aurrean funtsezkoa da, bai ekonomiagatik bai ekologiagatik, horiek ekoizteko materialetan aurreztea. Azalduko digute zer eta nola ikertzen da eremu horretan.

Nos explicarán la búsqueda de soluciones tecnológicas a dos problemas de hoy.                                         …

Materialak eta hidrogenoa: entropia altuko aleazioak.

Olaia GORDO BURGOA (ikerlaria)
Hidrogenoa indarra hartzen ari da deskarbonizazio bidean ohikoak diren erregai fosilen alternatiba gisa.

Ondorioz, bai gobernu zein enpresek interes handia erakutsi dute hainbat proiektutan parte hartuz. Alabaina, hidrogenoa biltegiratzeko eta garraiatzeko orduan “Hidrogenoak Eragindako kaltea” deituriko arazoa dago. Metal gehienak fenomeno hori jasaten dute eta fenomeno horrek metalen eta, ondorioz, azpiegituren bizi iraupena laburtzen du. Metal horietako batzuk “Hidrogeno Bidezko Hauskortasuna” jasaten dute eta horrek zuzenean propietate fisiko eta mekanikoetan eragina eduki lezake.
Orain arte, fenomeno horri aurre egiteko azpiegiturak gain-dimentsionatzen dira baina arazoa ez da saihesten. Horregatik, hauskortasun-arazo hori erakusten ez duten material berriak garatu behar dira, Entropia Altuko Aleazioak adibidez.
...

Materialak ezagutzen aurrezteko.

Eneritz CEREZA BENGOETXEA (ikerlaria)
Urtean 400 bilioi lata baino gehiago kontsumitzen dira mundu osoan, hortaz unitateko materiala gutxitzeak aurrezki ekonomiko eta ekologiko globalak ekar ditzake. Horretarako, materialen jokabideak sakonki ulertzea funtsezkoa da.
Gure ikerketan, materialari laborategi eskalako saiakuntzak egin dizkiogu, zenbaki-modeloak garatzeko. Hauek materialaren erantzuna aurreikusten dute fabrikazio-prozesutan eta erabilera eskarietan, diseinua optimizatzeko gaitasuna emanik.
...
Map data © OpenStreetMap contributors.