...
otros eventos Ondarroa

Gaurko teknologia goxoa

Eventos pasados - 2018
15 may 19:00
KIRRIXKI Taberna, Nasa 3
48700, Ondarroa
Lehenengo azalduko digute zelako papera duen teknologiak gaurko gozogintzan eta ondoren mapek gordetzen dituzten sekretuak.

Geografia soziala

Olatz IBARLUZEA eta Mikel AYESTARAN (POS-Ondarroa)
Geomatika ezagumendua garatzeko metodologia da. Izan ere, begien bistara ageri ez diren edozein motatako fenomenoak agerian jartzen ditu, eta horren arabera interbentziorako bide berriak diseina litezke. Gure aurkezpenean, inteligentzia indartuz proiektu sozialetan nola baliatzen den azaltzen ahaleginduko gara.

Gozogintza

Roberto ETXEBARRIA ARREGI (POS-Ondarroa)
Gaur egun makinak beharrezkoak dira gozogintzan aritzeko. Langilearen esku hutsen bitartez ezin da lortu gaurko gozokiek behar duten elastikotasuna, emultsioa, homogeneotasuna eta gustoko ditugun hainbat ezaugarri.
Map data © OpenStreetMap contributors.