...
otros eventos Ondarroa

Materialen teknologia garraioaren garapenean.

Eventos pasados - 2019
21 may 19:00
KIRRIXKI Taberna, Nasa 3
48700, Ondarroa
Garraioari buruz hitz egingo digute.

Hasteko automozioaren aukerak aurkeztuko dizkigute eta gero material berriak, konposatu polimerikoak, erakutsiko dizkigute.

Ibilgailu hibridoak eta emisioen etorkizuna automozioan.

Jon CASAIS ALKORTA (IRIZAR S.Coop.)
Globalki emisio normatibak gogortzen hari direla eta automozio munduan alternatibak aztertzen dabiltza konpainia handiak, momentuko soluzioa ibilgailu hibridoak al dira? Normatiben garapena eta etorkizuna bai eta ibilgailu alternatiboen azterketa eta hausnarketa egingo dira.

Material polimeriko konposatuen aplikazioak automobilgintzaren erronka berrietan.

Aizeti BURGOA BEITIA (Leartiker)
Etorkizuneko ibilgailuak hainbat erronka erakusten ditu. Horien artean aipagarrienak pisuaren arintzea, energia elektrikoaren erabilpena eta konfort akustikoa dira. Material konposatu polimerikoen bidez lor daiteke erronka horiei erantzuna ematea. Aurkezpen honetan material polimeriko konposatuek erronka horiei erantzuteko erakusten dituzten aplikazioak azalduko dira.
Map data © OpenStreetMap contributors.